Harrobi Dantza Bertikala

Naturan dantza bertikalaren bidez egindako eskuhartze artistikoak era  globalean zabaltzeko asmoz, Janire Etxabek 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia Diman sortu zuen.

Jarduera artistikoaz gain, dantza bertikalaren bidez publiko ezberdinetara heltzeko eta hauek gure hizkuntza eta kulturarekin sentzibilizatzeko asmoz Dingilizke egitasmoaren barruan 4 soka, euskarri, ezberdin sortu zituen: formakuntzak trinkoak konpainiako dantzariekin; intentsiboak kanpoko koreografoekin; solasaldi dantzatuak; proiekzioak; naturan egindako sorkuntza koreografiko guneetara irteerak eta intentsiboen eskaintza.

Leioako Umore Azokaren 2023ko edizioan, Geure(R)a. ikuskizun berria aurkeztu da, naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.

Gaur egun, konpainiak “Harria Herria” eta Oreka TX txalapartariekin “Dendu” emanaldian ari da lanean. “Harria Herria” SAREAn, euskal antzoki publikoen sareak eta ADDEk gomendatutako Euskal Herriko dantza lanen katalogoan dago.

Aldi berean, Euskal Herriko natura eta hiri-guneetan bertako memoria historikoari erreparatuz hainbat esku-hartze dokumentatzen jarraitzen du.

_____________________________________

Con la intención de difundir de forma global las intervenciones artísticas que realiza en la naturaleza, en 2020 Janire Etxabe crea la compañía Harrobi Dantza Bertikala en Dima.

Además de la actividad artística y con el objetivo de llegar a diferentes públicos y de sensibilizarlos a través de la danza vertical con nuestra cultura lleva a cabo la iniciativa Dingilizke que se sostiene por 4 cuerdas: formaciones continuas con las bailarinas de la compañía e intensivas con diferentes coreógraf@s; charlas danzadas; proyecciones; salidas a la montaña mediante intensivos para compartir los espacios de creación coreográfica.

Durante la edición del 2023 de la Umore Azoka de Leioa, se presenta Geure(R)a. Un nuevo espectáculo que plantea un diálogo entre naturaleza, poesía, danza y video mapping. La música de Juantxo Zeberio, los versos de Toti Martínez de Lezea y las proyecciones animadas de Paco Gramaje enriquecen la coreografía suspendida ejecutada por tres bailarinas.

Actualmente, la compañía también trabaja en los espectáculos «Harria Herria» y con Oreka TX en «Dendu«. “Harria Herria” está en el catálogo de obras recomendadas por la red vasca de teatros SAREA y  ADDE.

Paralelamente, siguen realizando y documentando diversas intervenciones en la naturaleza y espacios urbanos emblemáticos del País Vasco.