Khantoria

SAGUTXO TUNTUNA

Etxalde bat espezie ezberdineko izakiak bizi diren ekosistema txiki bat da. Hori dela eta, literaturak, antzerkiak eta zinemak “etxaldean” eszenatoki metaforiko bat aurkitu dute pertsonen arteko erlazioak, emozioen, botere eta politika erlazioen, lurraldetasunaren ikuspuntutik jorratzeko… gure burura George Orwell-en Abereen etxaldea (Animal Farm, 1945) edo Anton Chéjov-en Gerezien lorategia (1904) ekarriz.
Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita baten jabe den Samuil Marshak errusiar idazlearen ipuin baten oinarritua, “etxalde-ko” genero honen barruan kokatzen da, eta gainera Sagutxu Kaskarina ipuinaren antz handia du.
Istorio xume bat, errepikapenaren erritmoan oinarritua, ume zein helduekin enpatia lortzen
duena, lotara joateak beti ekarri izan duelako buruhausteren bat baino gehiago. Gainera, ipuin bat entzutea denok dugu gustuko …

Una granja es un pequeño ecosistema donde conviven seres de diferentes especies. Es por eso que la literatura, el teatro y el cine han encontrado en “la granja” un escenario metafórico donde describir las relaciones interpersonales en términos emocionales, de relaciones de poder, políticas, sobre cuestiones territoriales… viniendo a nuestras mentes ejemplos como Rebelión en la granja (Animal Farm, 1945) de George Orwell o El jardín de las cerezas (1904) de Anton Chéjov.
El relato que nos ocupa, El ratón tontorrón, basado en un cuento del escritor ruso Samuil Marshak, considerado el padre de la literatura infantil rusa, y dueño de una biografía cosmopolita y repleta de curiosidades, entra dentro de este género de literatura “de granja”, teniendo gran similitud con nuestro popular cuento La ratita presumida.
Una historia sencilla, basada en el ritmo de la repetición, que empatiza con pequeños y mayores, porque el ir a dormir siempre ha traído más de un quebradero de cabeza. Además a todos nos gusta que nos cuenten un cuento…

HEREJEEN ALABA

Herejeen Alaba (Ander Lipus – irakurketa , Ander Berrojalbiz – biolina, Maider López – biola)

«Hereseak erre zituzten lekuan, errautsen artean, kristalezko bihotz bat aurkitu zen.» Orreagako IV. Kronika Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba.
Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua.
Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko eta mediebalean murgilduta» bizi izan zuen kartzelako «denbora hutsean» izkiriatutako narrazio hura iturri historikoetan gordetako
errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da. Hala ere, proiektu honen eragile izan diren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, kasu honetan, errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia eta istorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena. Horrela, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu.