Musikaren sektorean 25 urte baino gehiagoko esperientzia dugun arren, Bapo Bapo Produkzioak 2015ean sortu zen, KAP desegin ondoren (1997).
Gure helburua, batez ere, Euskal Herriko artistekin (musikareki, dantzari edo aktorekin) lan egitea da, baita jaialdi eta ziklo desberdinetarako ekoizpenak garatzea ere. Ekoizpena, kontratazioa, banaketa, grabazioa, edizioa, kudeaketa… artisten lana inguratzen duten alderdi guztiak dira gure eguneroko zereginak.
Gaur egun, Mikel Urdangarin, Khantoria edo Basabi bezalako musikari eta taldeek, edo Aukeran Dantza Konpainiak eta Harrobi Konpainiak dantzan, gure laguntza dute beren proiektuak garatzeko.
Ia dozenaka diskoren ekoizpenean parte hartu dugu (zuzenekoak, estudiokoak, bandarekin edo orkestrarekin). Gure lan askok sariak eta errekonozimendua merezi izan dituzte, bereziki harro Kepa Junkerarentzat K ekoizpenak lortutako Grammy-az. Ehunka kontzertu, emanaldi eta bira, prentsaurreko eta aurkezpen izan dira. Gure kezka handienetako bat gure kultura esportatzea izan da, eta horren garapenean Europako, Amerikako, Asiako eta Afrikako herrialde askotan ibili gara, gure kultura eta lana ezagutaraziz.
Jaialdien esparruan, Ziortzako Kontzertuak eta Loraldia dira urtez urte lantzen ditugun garrantzitsuenetako bi. Duela 30 urte baino gehiagotik, Ziortza Euskal Herriko jaialdirik esanguratsuenetako bat da, programazioagatik, inguruagatik eta publiko leialagatik. Loraldia indartsu sartu da jaialdien zerrendan, eta edizio gutxitan euskarazko edozein kultur jardueraren erreferentzia bihurtu da.
Bapo Bapo Produkzioak enpresatik, nola ez, ikus-entzunezkoen sektorean ere lan egin dugu. Gure lehen lanetako bat 3Dko dokumental bat izan zen, Mikel Clementeren eskutik, baina beste dokumental, telebistarako programa eta soinu-banda batzuetan parte hartu dugu, Bingen Mendizabal eta Pascal Gaignerekin, besteak beste.
Tratu pertsonala, profesionaltasuna eta konpromisoa izan dira gure nortasunaren ezaugarrietako hiru, eta urte hauetan guztietan nabarmendu nahi izan dugu gure burua.