Gure 25. urteurrenaren ondoren, eta ospakizunaren hirugarren hamarkadara hurbilduz, «ADK3.7 – Dualtasuna» estreinatuko dugu, bereziki hiri-espazioetarako pentsatutako proposamen berria. Gorputzaren eta oroimen kolektiboaren ospakizun gisa sortu zen ikuskizun hau. «ADK3.7 Dualtasuna» bizitzaren, denboraren, partekatuaren, batzen gaituen pultsuaren dualtasunaz hitz egiten duen bidaia koreografikoa da.
Piezak dantza tradizionala, garaikidea, zuzeneko perkusioa eta espazio publiko desberdinetara egokitzen den eszenografia mugikor eta interaktiboa uztartzen ditu. Sei antzezlek kemenez eta zehaztasunez gorpuzten dituzte topaketa, jolasa, erresistentzia, desira eta eraldaketa gogorarazten dituzten eszenak.
Bizitza kontraesana da, argiaren eta itzalaren, zoriontasunaren eta tristuraren, maitasunaren eta desamodioaren arteko dualtasuna. Aukeran konpainiako dantzariek ikuskizun berri honetan bizitzari dantza egiten diote, tradizioaren eta garaikidearen artean, ordena eta kaosa, musika eta isiltasuna presente.
«ADK3.7 Dualtasuna» esanahiz beteriko ikuskizuna da, ikuslea hunkitzera, bere burua ezagutzera eta oraingo unearen parte izatera gonbidatzen duena. Musikak, piezarako bereziki grabatua, mugimenduak bigarren azal baten gisa laguntzen ditu, aurkezten den plaza, kale edo parkebakoitzean taupadaka ari den bihotz kolektiboaren erritmoa markatuz. Ikusleak, dantzariak, musika espazio paregabean biltzen dituen ikuskizuna, 360º koadrafoniako musikarekin. Dantzariek ikusleekiko duten hurbiltasuna une berezi bihurtzen duen beste pizgarri bat da.
Musikak, piezarako bereziki grabatua, mugimenduak bigarren azal baten gisa laguntzen ditu, aurkezten den plaza, kale edo parke bakoitzean taupadaka ari den bihotz kolektiboaren erritmoa markatuz.
40 minutu inguruko iraupenarekin, «ADK3.7 Dualtasuna» kaleko jaialdietarako, kultura-ekitaldietarako eta aire zabaleko zirkuitu eszenikoetarako pentsatuta dago. Proposamenak jantzi moldakorrak eta muntaketa arina ditu, egun berean funtzio ugari egiteko aukera ematen duena.
Aukeran, mugimenduan dagoen konpainia
Ia 30 urte hauetan zehar, dantza ez dela lanbide bat bakarrik ikasi dugu, munduan egoteko modu bat dela. Entsegu bakoitza, bira bakoitza, txalo zaparrada bakoitza eta publikoarekin partekatutako isiltasun bakoitza gure hazkundearen parte izan da. Eta mugitzen jarraitzen dugu, pasio berberaz, lehen eguneko kuriositate berberaz.
«ADK3.7 Dualtasuna» etapa berri bat da, bizitako guztiari omenaldia eta elkarrekin dantzan jarraitzeko gonbidapena. Gorputzak mugitzen diren bitartean, istorioak kontatu beharko direlako. Eta gu hemen gaude kontatzen jarraitzeko… dantzan.
Tras nuestro 25 aniversario y acercándonos a nuestra tercera década de celebración, estrenamos “ADK3.7 – Dualtasuna”, una nueva propuesta pensada especialmente para espacios urbanos. Este espectáculo nace como una celebración del cuerpo y de la memoria colectiva. “ADK3.7 Dualtasuna” es un viaje coreográfico que habla de la dualidad de la vida, del tiempo, de lo compartido, del pulso que nos une.
La pieza combina danza tradicional, contemporánea, percusión en vivo y una escenografía móvil e interactiva que se adapta a diferentes espacios públicos. Seis intérpretes encarnan con energía y precisión escenas que evocan el encuentro, el juego, la resistencia, el deseo y la transformación.
La vida es contradicción, una dualidad entre luces y sombras, entre la felicidad y la tristeza, el amor y el desamor. Los dantzaris de Aukeran en este nuevo espectáculo bailan a la vida, entre la tradición y lo contemporáneo, presentes el orden y el caos, la música y el silencio.
“ADK3.7 Dualtasuna” es un espectáculo lleno de significado, que invita al espectador a emocionarse, reconocerse y ser parte del momento presente. La música, grabada especialmente para la pieza, acompaña los movimientos como una segunda piel, marcando el ritmo del corazón colectivo que late en cada plaza, calle o parque donde se presenta. Un espectáculo que integra al público, los dantzaris, la música en un espacio único, un 360º con música en cuadrafonía. La cercanía de los dantzaris al público supone un aliciente más que hace de la actuación un momento muy especial.
La música, grabada especialmente para la ocasión, acompaña los movimientos como una segunda piel, marcando el ritmo del corazón colectivo que late en cada plaza, calle o parque en el que se presenta. Con una duración aproximada de 40 minutos, “ADK3.7 Dualtasuna” está concebido para festivales de calle, eventos culturales y circuitos escénicos al aire libre. La propuesta incluye vestuario versátil y un montaje ágil, que permite realizar múltiples funciones en un mismo día.
Aukeran, una compañía en movimiento
A lo largo de estos casi 30 años, hemos aprendido que la danza no es solo una profesión, es una forma de estar en el mundo. Cada ensayo, cada gira, cada aplauso y cada silencio compartido con el público ha sido parte de nuestro crecimiento. Y seguimos moviéndonos, con la misma pasión, la misma entrega y la misma curiosidad del primer día.
“ADK3.7 Dualtasuna” es una nueva etapa, un homenaje a todo lo vivido y una invitación a seguir bailando juntos. Porque mientras haya cuerpos que se muevan, habrá historias que contar. Y nosotros estamos aquí para seguir contándolas… danzando.
